Erakutsi enpresa barrualdetik eta kanpoaldetik

Argazki eta txango birtualei esker, jendeak enpresa batera joan nahi duen ala ez erabaki dezake. Eskaini enpresari buruzko informazio gehiago Interneten eta erakutsi enpresaren alderdirik onenak, barrualdetik eta kanpoaldetik. Adierazi bezeroei zer espero behar duten, bisitatu aurretik Street View-ren irudiak arakatzen dituzten bitartean.

Google Street View-ko munduaren ikonoa

100+

herrialde eta lurralde daude Street View-n

Google Street View-ko erabiltzaileen ikonoa

Mila milioi+

erabiltzailek erabiltzen dute hilero Google Maps

Google Street View-ko kokapenaren ikonoa

200 milioi+

enpresa eta tokiren fitxa daude Google Maps-en

Google Street View-ko enpresaren orriko lerro berdea

Erakutsi jendeari zer espero behar duen zure erakusleihoaren 360°-ko ikuspegi batekin

Sortu kanpoaldeko irudiak, bisitariak zure kokapenera gidatzeko eta informazio garrantzitsua erakusteko, hala nola non aparka dezaketen edo sarrera gurpil-aulkidunentzat aproposa den.

Google Street View-ko erakusleiho baten 360°-ko ikuspegia

Nabarmendu enpresa txango birtual batekin

Egin ongietorria bezeroei eta eman iezaiezu enpresan zer giro dagoen eta zer eskaintzen den ikusteko aukera bertara iritsi aurretik. Atera instalazioen, salgaien apalen eta menuen argazkiak, eta argitara itzazu Street View-n, zuk zeuk edo profesional baten laguntzarekin.

Sortu zeure txango birtuala
Google Street View-n ikus daitekeen Zanzibarko Wonders Boutique dendaren barrualdeko 360°-ko txangoa

Erabili irudi berri-berriak bisitariak itzuliko direla ziurtatzeko

Enpresa eraberritu duzu edo produktu berriak eskaintzen hasi zara? Eguneratu Street View-ko argazkiak.  Eman maiz aldaketen eta eskaintza berezien berri, sarean duzun itxura zaintzeko.

Google Street View-ko enpresa baten erakusleihoa Getty Images - Tinpixels-en eskutik
Google Street View-ko enpresaren orriko lerro horia

Erabiltzen hasteko argibideak

Google Street View-ko kameraren ikonoa

Lortu kamera bat edo kontratatu profesional bat

Google Street View-ko Pegman argazki bat ateratzen

Sortu irudiak

Argitaratu irudiak Google Street View-n, Street View Studio-rekin

Argitaratu irudiak